Musika 2024/2025

8 urtetatik aurrera instrumentu aukera zabal batean bidea urratzeko aukera egongo da bakarkako klaseen bidez trebatuz. Horrez gain lehen urteetan instrumentuaren praktika garatu eta ahalbidetu ahal izateko irakurketa-idazketa gaitasunak bereganatu eta musikaren ulermen osoago baterako beharrezkoak diren nozio teorikoak eskuratzeko bina musika lengoaia saio burutuko dira astero. Saio hauetariko bakoitza irakasle banak hartuko du bere gain, batetik lengoaiaren askotariko ertzak berariaz jorratzeko (erritmoa, idazketa, irakurketa, tonalitateak, eskalak etab.) eta bestetik hauek guztiak ahotsari berariaz erreparatuz lantzeko. Lehen 4 urte hauen ondoren garrantzi handia ematen diogu Harmonia-ren bideari heltzeko, musikaren ulermen oso eta sorkuntza oinarrietarako funtsezkoa delakoan.

Lehen urteetatik ikasleak musika talde-jardunera bideratuko dira talde-instrumental txiki edo ertainetan (perkusio, alboka, gitarra, haize-egur eta metal, txalaparta… taldeetan), konboetan, orkestra (+txiki) eta bandan (+txiki) aritzeko eskaintza luzatuz.

Horrez gain musika Ikasketa Profesionaletako titulartasunaren jabe izanik 12 urtetik aurrera musikan ikasketa arautuak egiteko aukera ere eskaintzen dugu trebetasun handiagoak eta ezagutza sakonagoak eskuratu edota goi-mailako ikasketei begira bide trinkoagoa burutu nahi dutunentzat.