Hastapen Artistiko Multidiziplinarra 2024/2025

4 urtetik 7 urte bitarteko haurrei arte hezkuntzarako sarbide ahalik eta anitz eta sendoena eskaintzea du xede egituraketa pedagogiko honek. Adin tarte honen ezaugarri psikologiko eta gaitasun motoreetan oinarrituz gerora eskolan era trinkoagoan ikasgai izango dituzten diziplina ezberdinen deskubrimendua eta oinarria landu nahi dira, gorputza eta ahotsaren ahalduntzea abiaraziz, soinu pertzepzio eta erritmoetan trebatuz, arte-lengoaia ezberdinetan sormenerako espazioak baliatuz eta teknika ezagutza txikiak garatuz, psikomotrizitate global zein finean bakarka zein taldekideekin zehaztasuna bereganatuz… Orobat bat pertsonaren garapen integralerako funtsezkoa den izaera artistikoa sustatu nahi da arte aukera ezberdinen sentsibilizazioa eginez.

Horretarako 4 eta 5 urtekoek astean saio bana izango dute musikaren eta gorputz-adierazpenaren bidetik eta 6 eta 7 urtekoek astean bi egunetan banaturik bina saio izango dituzte musika eta gorputz-adierazpenean ez ezik arte-plastiko ikusizko eta ahotsean (4 arlo 2 astegunetan). Saio guztiek 45 minutuko iraupena dute. Aipagarria da 6-7 urterekin 2 ikasturtez gorputz adierazpeneko saioetan euskal-dantza, balleta, klakea eta dantza garaikide eta urbanoetan jardungo direla diziplinaren araberako irakasleen baitako errotazio sistema baten bidez.