Dantza 2024/2025

Gure inguruko eskaintza zabalenaren jabe 8 urtetik aurrera 5 diziplinatan trebatzeko aukera dago: Euskal-dantza, Balleta, Klakea eta dantza Garaikide eta Urbanoak. Aurretik Hastapen Artistiko Multidiziplinarra egin duten haur guztiek hauek guztiak deskubritzeko aukera izan dute eta hala euren hautua egin ahal izatekoa.

Horrela ez izanik ere 8-11 urte bitartekoek astero ordubeteko 2 saio  burutzen dituzte eta 13-17 bitartekoek ordu eta erdiko bi saio. Azken adin tarte honetakoek asteroko 3 ordu horietan 30 min eskainiko dizkiote beste espeziliatate bateko irakasle baten eskutik lengoaiak zabaldu eta gorputza zailtzeari. 18 urtetik gorakoentzat ere diziplina guztietan maila ezberdinetako taldeak daude asteroko hitzordu bakarrean ordu eta erdiz jardunez.

Espezialitate bakoitzari dagokion teknika, gorputz-adierazpena eta koreografiak landu eta sortzearekin batera ikasturtean zehar jenduarreko makina bat emanaldi eta proiektutan aritzeko aukera izaten du ikaslego honek herri-ospakizunetan, beste eskolekin egiten diren joan-etorriko trukeetan, jaialdietan, udal ekitaldietan…parte hartuz.

Azkenik inguratuta gauden ekosistema aberatsari esker Dantzagunea, Kukai, Dantzaz, Dantzerti, Baionako Kontserbatorioa eta beste eskola batzuk, eta Lekuona Fabrikan urtean zehar igarotzen diren askotariko konpainia egoiliarren onuradun zuzenak izaten gara hauek denekin ospatzen ditugun mediazio ekintzei esker.