Atlantikaldia 2023
Asteburu honetan, Herri Arte Eskolak 2023ko Atlantikaldian 2 emanaldi eskainiko ditu, ostiralean 19:30ean Hernaniko gudarien plazan eta igandean 11:30ean, Errenteriko itsasargi eszenatokian. Anima zaitezte!!!
Ernioko Erromeria – irteera
Ereintza Dantza Taldearekin batera ‘Ernioko Erromeriara’ irteera antolatu dugu hilaren 24rako. DOAN. Izen-ematea eta zehaztasunak hemen: Ereintza Dantza Taldeak eta Herri Arte Eskolak ‘Ernioko Erromerira’ irteera antolatu dugu irailaren 24rako. Autobusa 9etan abiatuko da Niessen geltokitik (Nafarroa etorbidea 61) eta Errenteriara 19:00ak aldera itzuliko da. Doakoa izango da eta herritar orori zabaldua dago. Adin-txikikoek gurasoek […]
Herri Arte Eskolako klaseak irailaren 8an, ostiralean, hasiko dira.
Herri Arte Eskolako klaseak irailaren 8an, ostiralean, hasiko dira.
Madalenetako krtel lehiaketa
Arte Plastiko Ikusizkoen 8-9 urteko ikasleek taldeka Madalenetako kartel lehiaketara aurkeztu dira eta “Danborra” kartelak Herri Sariaren irabazi du. Zorionak guztioi! Lan bikaina egin duzue.
Aldapeko Jazz Latin Band eta Eskolako musika banda Musikasten
Aldapeko Jazz Latin Band+Herri Arte Eskolako Banda Musikasten. Izugarri kontzertua!!! Lau hilabeteko hezkuntza proiektuan aritu dira: Imanol Iribarren, Nerea Quincoces eta Julen Izarra. Zorionak ikasleei egindako lanagatik!!!
Musikaste 2023
51. Musikasten Herri Arrte Eskolak 4 emanaldi Xabier Olaskoaga enparantzan eskainiko ditu: Maiatzak 25, ostegunean, 18:00tan Orkestra Txiki eta 20:00tan Donostiako eta Errenteriako helduen orkestrak batera (Elkaltrukea). Maiatzak 26, ostiralean, 18:00tan Trikitilariak, Dultzaineroak eta Euskal Dantzako ikasleak. Maiatzak 27, larunbatean, 18:00tan Aldapeko Basque Latin Jazz eta HAEko Ikasleen Banda.
Legazpiko klarinete Alardea
Klarinete ikasleek Legazpiko ‘Klarinete Alardean’ parte-hartu dute beste hainbat musika-eskoletako ikasleekin batera.