Eszenerako sormen prozesuak
Gradu Profesionaleko 5. mailako Aitor Zabala perkusio ikaslea Aido Project konpainiaren “En Picado” sormen produkzio berrian ari da. Idoia “Hatxe”ren musika zuzendaritzapean esperimentazioan eta hotsak arakatzen dihardu dantzarien gorputz mugimenduari josteko. Martxoaren 12an estreinatuko da Niessen-en. Ikasleak eszenerako sormen prozesuak bertatik bertara behatu edo bizi ditzaten saiatzen ari gara.
Azeri Dantza zuzenean
Ikusi zuzenean esteka honetan: https://youtu.be/sCIDHZpm3Yg edo klikatu irudian
Sormen Erronka
Gaur dantza ikasleei sormen erronka baterako gonbita luzatu diegu. Lehenik Kukai-ren Bizimina ikus-entzunezkoa ikusi eta Jon Mayarekin topaketa burutu ditugu. Ondoren “Bizinahia” egitasmoa aurkeztu diegu eta udaberrian ikusiko dugu ikaslen sorkuntza kimuak nola loratzen diren!
Erlaitz Berria
Erlaitz berri bat jarri dugu weg gunean Argitalpenak izenekoa, bertan Errenteria Musikal argitaratu dituen bi diska eta partiturak doan eskura daitezkeenak.
20/21 ikasturte hasiera irailak 9 – Covid 19
20/21 ikasturte hasiera – Covid 19
Irakasgai batzuetan oraindik ere badaude plazak!
Irakasgai batzuetan oraindik ere badaude plazak! Errenteria Musikaleko Matrikulazio prozesua amaitzear dagoen honetan, hurrengo ikasgaietan plaza hutsak daudela adierazi nahi dugu idatzi honen bidez. Ikasgai bakoitzean plaza gutxi geratzen direnez hutsik, eskaerak egin ahala, betetzen joango dira, beraz honek ez du ziurtatuko plaza eskatuz gero lekua egongo denik. 20/21 ikasturterako plaza libreak
Ekainaren 24tik 27ra bitartean egunero 19:00tan Herribizian ikasturte amaierarako emanaldiak ikusgai jarriko dira
https://herribizia.errenteria.eus/errenteriamusikal/ Errenteria Musikal
Gure bideo guztiak YouTube kanalean, harpidetu!!!
YouTube kanala https://www.youtube.com/channel/UCxFAacqwJf1_o2dQkV2M2Ow