HASI DUGU IKASTURTEA!
HASI DUGU IKASTURTEA! Lehen uneetako elkartze gune, protokolo eta urduritasunek segituan hartu dute gorputz adierazpen, doinu, erritmo eta arte plastiko tankera! Ikasturte bizia dugu aurretik!
Psikomotrizitate Kurtsoak
Ikasturte hasierarekin batera irakasleak Psikomotrizitate formazioak burutzen ari dira. Atzokoan Deustuko Unibertsitate-ko Eneko Balerdi Eizmendi garapen psikomotorraren oinarriez aritu zen teoriko zein praktikoki, eta gaurkoan EHU-ko Mapi Urrestik psikomotrizitate erlazional eta emozioen inguruan jardun da.”
Autobabes plana
Herri Arte Eskolako langileak Autobabes planaren ezarpen kurtsoa jaso dute.
21-22 Kurtsoko Aurkezpena
Atzo, LekuOna eraikineko Sorlekuan, Herri Arte Eskolaren 21-22 ikasturteari hasiera eman genion. Ikasturte honetan izango ditugun berrikuntzak partekatu ziren Herri Arte Eskola osatzen dugun guztiokin: eskaintza eta egitasmo berriak, orain arteko eta langile berriekin batera, ilusioz beteta Herri Arte Eskolari forma ematen jardungo dugu. ¿Animatzen zara? Informazio guztia: www.arteskola.eus
Matrikula Irailan
Errenteriako Herri Arte Eskolan matrikula irekita dago eta hainbat espezialitatetan oraindik lekua dago: biolontxeloa, biolina, txalaparta, txistua, tronboia, euskal dantza, klakea, oboea, saxofoia, harmonia garaikidea, harmonia modernoa, hainbat talde instrumental, gazte eta helduen antzekia… Azpimarratu nahiko genuke ikasturte honetan espezitate berriak eskaintzen ditugula: hastapen artistiko multidiziplinarra 6 eta 7 urteekoentzat, hitza (hitza jolas, tolestu/leundu/dijitalizatu hitza, […]
21/22 ESKOLA EGUTEGIA
Deskargatu
EIO ORKESTRAK
Zorionak EIO txiki, EIO eta EIJO Orkestretan parte hartu duten guztiei, antolatzailei eta berziki gure eskolatik aritu diren ikaslei. EIO txiki: Lili Guruzeta ( Txeloa ) Oier Bonail eta Oihan Arbelaitz ( Perkusioa ) EIO: Irati Etxegoien ( Flauta ) Maider Otegi ( Biolina ) EIJO Jazz Orkestra : Aimar Alonso eta Paul Muñoz ( […]
EIO
Eskolako ikasleak, Lili Guruzeta ( Txeloa ) Oier Bonail eta Oihan Arbelaitz ( Perkusioa )ahaztu ezineko esperientzia bizi izan dute EIO-K antolatutako entsegu, kontzertu eta konzentrazioan.
Ane Espina , Eneko Diéguez
BERRI BIKAINAK! Ane Espina biolin ikasle ohiak eta Eneko Dieguez saxofoi jazz ikasleak Musikeneko sarrera-frogak ezinhobe gainditu eta goi-mailan arituko dira datozen ikasturteetan. ZORIONAK!