Gabonetako emanaldiak
Archive | Orokorra
Aido Project konpainiaren ‘En picado’ ikus-entzunezko erakusketa zuzenean
Asteazkenean HAE-ko txalapartariak Aido Project konpainiaren ‘En picado’ ikus-entzunezko erakusketan zuzenean arituko dira asteetako diziplinarteko lana erakutsiz. Hitza-ko ikasle helduen parte-hartzea ere izan du prozesuak. Ez galdu! Asteazkenean Lekuonan 18:27 eta 19:36etan!
HAE-ren hezkuntza eta kudeaketa proiektua
ESMUC-eko ‘Hezkuntza artistiko ikastegien zuzendaritza eta kudeaketa’ masterrean HAE-ren hezkuntza eta kudeaketa proiektua ikasleekin partekatzeko eskatu digute. Bi orduko saioan ikasleekin oso gustura jardun gara gure ikuspegi eta erronkak partekatu eta haien galderak erantzuten.
Euskal Mitologiako kondaira
“Abenduaren 17an,HAEko 2.solairuko auditorioan, 12:30etatik aurrera, Euskal Mitologiako kondaira musikatuen emanaldia eskeiniko du Udal Txistulari taldeak, Herri Arte eskolako Hitza eta Antzerkiko ikasleen laguntzarekin”. Sarrerak HAE-ko Arreta bulegoan
4 eta 5 urteko ikasleen gurasoei aurkezpen informazio saioak
4 eta 5 urteko ikasleen gurasoei aurkezpen informazio saioak egiteari ekin diogu. Gaur lau egunetariko lehena. Datorren astetik aurrera ‘musika’ eta ‘gorputz adierazpen’ saioetara ere bertaratzeko aukera izango dute.
Musikene
EAE-ko abesbatzen egoera diagnostikoaren ikerketaren aurkezpenean egon gara Musikenen “Koru ekosistemaren ahalduntzea: inklusioa, berrikuntza eta ondarea” jardunaldietan. In-voice ekimenaren xehetasun batzuk ere eskuratu ditugu.
Teatroa
Miren Arrieta eta Dorleta Urretabizkaia egon dira gaur klasean prestatzen dabiltzan azken lanari buruz solasean. Haien gidoiekin jolastu dugu guk ere!
Kilometroak 2023
Atzokoan Kilometroak2023-an gure ekarpentxoa egin genuen arte plastiko-ikusizkoetako tailer batekin, eta dultzainari zein trikitilarien kalebuelta banarekin. Giro paregabea inondik ere!
Ernioko Erromeria – irteera
Ereintza Dantza Taldearekin batera ‘Ernioko Erromeriara’ irteera antolatu dugu hilaren 24rako. DOAN. Izen-ematea eta zehaztasunak hemen: Ereintza Dantza Taldeak eta Herri Arte Eskolak ‘Ernioko Erromerira’ irteera antolatu dugu irailaren 24rako. Autobusa 9etan abiatuko da Niessen geltokitik (Nafarroa etorbidea 61) eta Errenteriara 19:00ak aldera itzuliko da. Doakoa izango da eta herritar orori zabaldua dago. Adin-txikikoek gurasoek […]
Herri Arte Eskolako klaseak irailaren 8an, ostiralean, hasiko dira.
Herri Arte Eskolako klaseak irailaren 8an, ostiralean, hasiko dira.