Dakizuen bezala, urtero, abenduak 23an Olentzero etortzen zaigu herrira eta egiten zaion harreran Errenteria Musikal ere hortxe egoten gara, gure musika eta dantzarekin Olentzeroren etorrera alaituz. Desfilean, gure musika eta dantzako ikasleek parte-hartzen dute eta desfilea behar bezala bideratzeko eta gure ikasleen segurtasuna bermatzeko gurasoen laguntza behar dugu. Honako hau beharko genuke: – EGUNA: Abenduak 23 […]
Archive | Gurasoak
Errenteria Musikalen buletin berriarekin arazo posibleak
Errenteria Musikaletik buletin bat zabaltzen hasi gara, gure ikasle edo gurasoen posta elektronikoetara bidaliz. Abisua jaso dugu, batzuei buletina zuen posta elektronikoko SPAM edo zuzenean beste karpeta batera iristen zaizuela. Interesa baduzue, begiratu zuen SPAM kontua buletina bertara iritsi zaizuen eta behin lehen buletinak bertatik atera ezkero, hurrengoak behar den bezala sartuko zaizkizue. Dena den, […]
Posta elektroniko berriak Guraso eta Ikasleen ordezkarientzat
Errenteria Musikaleko guraso eta ikasleen ordezkariek posta elektroniko berria dute. Gurasoen ordezkariak: EMguraso@errenteria.eus Ikasleen ordezkariak: EMikasle@errenteria.eus Beraiekin harremanetan jartzeko, proposamena, iruzkina, kexa, ideiak…partekatzeko dituzue. Erabiltzera animatzen zaituztegu!