Dantza ikasleek Aido Project konpainiaren lan eszeniko berrian murgiltzeko aukera izan dute. Astebete falta zaie “Empicado” lanaren estreinaldirako eta Eskolako ikasleekin saio parte-hartzaile bat burutu dute. ESKERRIK ASKO Iker Arrue eta kide guztiei!!
Archive | Dantza
Eszenerako sormen prozesuak
Gradu Profesionaleko 5. mailako Aitor Zabala perkusio ikaslea Aido Project konpainiaren “En Picado” sormen produkzio berrian ari da. Idoia “Hatxe”ren musika zuzendaritzapean esperimentazioan eta hotsak arakatzen dihardu dantzarien gorputz mugimenduari josteko. Martxoaren 12an estreinatuko da Niessen-en. Ikasleak eszenerako sormen prozesuak bertatik bertara behatu edo bizi ditzaten saiatzen ari gara.
Azeri Dantza zuzenean
Ikusi zuzenean esteka honetan: https://youtu.be/sCIDHZpm3Yg edo klikatu irudian
Sormen Erronka
Gaur dantza ikasleei sormen erronka baterako gonbita luzatu diegu. Lehenik Kukai-ren Bizimina ikus-entzunezkoa ikusi eta Jon Mayarekin topaketa burutu ditugu. Ondoren “Bizinahia” egitasmoa aurkeztu diegu eta udaberrian ikusiko dugu ikaslen sorkuntza kimuak nola loratzen diren!
Ekainaren 24tik 27ra bitartean egunero 19:00tan Herribizian ikasturte amaierarako emanaldiak ikusgai jarriko dira
https://herribizia.errenteria.eus/errenteriamusikal/ Errenteria Musikal
Gure bideo guztiak YouTube kanalean, harpidetu!!!
YouTube kanala https://www.youtube.com/channel/UCxFAacqwJf1_o2dQkV2M2Ow
ERNE! Taldeen ordutegi-aldaketa eskatzeko epea luzatu da
Lehenik eta behin barkamena eskatu nahi dizuegu izan ditugun arazo teknikoek eragin duten ezinegonagatik. Arazoak izan ditugu eta horrek zaildu egin du ordutegi aldaketa eskatzea matrikula egin ahal izateko. Hau dela eta, EPEA LUZATZEA ERABAKI DUGU. Ostiral honetan, maiatzak 22 (hau barne) izango da ordutegi aldaketa eskatzeko azken eguna. Besterik gabe, ondo izan eta barkatu […]
DANTZAREN NAZIOARTEKO EGUNA 2020
#ETXETIKBALLETA #NIETXEANGERATZENNAIZ #KULTURABEHARREZKOADA
HELDUENTZAKO EUSKAL DANTZA TAILERRAK – DANTZARIAK BETI DANTZARI
HELDUENTZAKO EUSKAL DANTZA TAILERRAK Dantzarako grina asetu nahi baduzu, zatoz antolatutako tailer berezietara. Bertan, edozein festa edo ospakizunetan dantzatzeko moduko errepertorioa ikasi dezakezu. Dantza jauziak, kontradantzak, martxak, agurra, fandango eta arin arin … Izena emateko epea: Azaroaren 18tik 29ra. Plaza eskatu formulario honen bidez: https://docs.google.com/forms/d/e/1FAIpQLSczMVU6hZtN05LQcEVaa3dJqk9L2IWIdqhNHa9DOJojUjVBLw/viewform?usp=sf_link DANTZARIAK BETI DANTZARI Dantzaria izan bazinen, orain ere bazara. Zure […]