Hastapenen Artistiko Multidiziplinarreko 7 urtekoak esperimentu bat burutzen ari dira asteotan dantza klaseetara bertaratu eta ilustrazioa mugimenduaren baitan jorratuz.
Author Archive | Errenteria Musikal
Masterclassa jaso dute perkusio ikasleek
Euskadiko Orkestra Sinfonikoko perkusionista jotzaile eta Eskolako ikasle ohi Igor Arostegi Acostaren masterclassa jaso dute perkusio ikasleek. Otsailean bigarren saio bat jasoko dute.
Orkestra Perkusio Masterclass
Orkestra Perkusio masterclass topaketa urtarrilaren 28 eta otsailaren 18an.
Errege Magoak
Errege Magoak Herri Arte Eskolako trikitilarien eskutik fandango, arin-arin, porrusaldak… dantzatu eta kantuan aritzeko moduan izan dira haurrei egindako harreran.
Forma Musikalak Podcast Berria
Podcast berria! ERDI ARO eta ERRENAZIMENDUKO forma musikalak! Analisia eta Konposzio Oinarriak ikasgaietako 1. mailako ikasleek Erdi Aroa (500-1400) eta Errenazimenduko (1450-1600) forma musikalak aurkeztu dizkigute adibidez osaturiko bidaia eder batean. Irakaslea, Asier Lopez Iraola. Klik Hemen: Forma Musikalak
Ikasleak Hitza lantzen
Aurten HITZAren ildoa zabaldu dugu, Herri Arte Eskolaren berrikuntza nagusienetariko bat. Adin guztietako ikasleak hitza modu sortzailean eta baliabide estimulatzaile askorekin jorratzen ari dira. Bestalde gure ikasleetako batek ere saria eskuratu du Orereta ikastolak antolatzen duen ‘Beldurrezko (mikro)ipuin eta ikus-entzunezkoen lehiaketan’.
Paul Muñoz eta Aimar Alonso EIJO-n sartu dira
Paul Muñoz eta Aimar Alonso saxofoi ikasleak EIJO-n sartu dira, Euskadiko Ikasleen Jazz Orkestran, ZORIONAK! Beste eskola eta kontserbatorioetako ikasleekin big-bandean arituz musika egonaldiak burutu eta urtean zehar kontzertuak eskainiko dituzte.
Zumaiako Klarinete maratoia
Klarinete eta ganbera musika ikasleak Zumaiako Klarinete Maratoian parte-hartu dute. Ikasle, guraso eta irakasleak Arte Eskolak antolaturiko autobusean egin dute joan-etorria.
Euskararen Eguna
Euskararen Eguna dela eta dultzaina taldeak beste instrumentu batzuez lagundurik KANTALDI HERRIKOI PARTE-HARTZAILEA eskaini dute Koldo Mitxelena ikastetxeko patioan.
Musika eta dantza irakaslegoa dantzagunera bertaratu da
HAE-ko musika eta dantza irakaslegoa dantzagunera bertaratu da Amaia Elizaran eta Liam Ó Maonlaí-ren sorkuntza prozesura hurreratu eta topaketa bat burutzera. Lagin bat zuzenean ikusi eta 2 artisten aldetik azalpenak jaso dituzte. Otsaileko estreinaldiaren aurretik ikaslegoarekin tailer bat burutuko da musika zein dantza ikuspegitik.