Bigarren musikari gonbidatuak ere ekin dio! Imanol Iribarren pianojotzaile, tronboijole eta konpositorea Banda-ko ikasleekin musika latinoaren jatorriaren inguruko azalpen, erritmika eta proiektuko lehen obrekin lanean hasi da. Gaurkoan ‘danzon’ eta ‘cha cha cha’ estiloetan aritu dira! Bete betean ekin diogu beraz aste honetan…!
Perkusio ikasle-en Masterclassa
Hasi dugu Banda-ko ikasleentzat prestaturiko ‘jazz-latin’ proiektua. Gaurkoan perkusio ikasleek lehen MasterClassa jaso dute Nerea Quincoces-en eskutik!
Villabonako aurresku eta soinu zahar txapelketa
Igandean Villabonako aurresku eta soinu zahar txapelketan parte hartu dute euskal dantzako ikasleak
Biolin ikasleak Kursaal entzutegian
Biolin ikasle talde bat eta bere irakasleak Kursaalean izan dira Euskadiko orkestraren kontzertuan. Horrez gain, Alena Baeva biolin-jotzaile bakarlaria ikusi eta entzun ahal izan dute, D. Shostakovichen 2. zenbakiko biolin-kontzertua interpretatuz.
‘KASKAROTAK’ IKUSTERA IRTEERA (UZTARITZE) eta BAIONAKO EUSKAL MUSEORA BISITA, otsailaren 12an
Izen-ematea KLIK HEMEN Kaskarotak egun Lapurdin euskal dantzari loturik ospatzen diren etxez-etxeko inauteri ospakizun bat da. 11:00etan Herauritze auzoko plazan saio labur bat ikusi eta etxez-etxekoan jarraituko ditugu. Ondoren Baiona joan eta norberak etxetik eramandakoa bakaldu ondoren bertako Euskal Museoa bisitatuko dugu. Handik 16:30etan abiatzea aurrekusten da.
Albokazale Bilguneak
Albokazale Bilguneak pausu esanguratsua eman zuen larunbatean kultur elkarte gisa eratuz instrumentu txiki hau hazi eta zabaltzen laguntzeko ekintzak landu eta aurrera eramateko helburuarekin Herri Arte Eskolako hainbat alboka ikasle eta arduradun bertan izan ginen.
Ikalsleak Operan
Harmonia, Konposizio Oinarriak eta Analisiko ikasle talde batekin Bilboko Euskalduna Jauregira ABAO-k antolaturiko Mozart-en “Cosi fan tutte” opera bertatik ikustera bertaratu gara. Emanaldiaren aurretik backstagea bertatik bertara ikusteko aukera ere izan dugu. Ikasleek bazkide-txartela lortu dute eta aurrerantzean opera eskuragarriago izango dute!
Urko Mitxelena
Euskal dantzako irakasle den Urko Mitxelena Max sarietarako izendatua izan da gizonezko dantzari onenaren kategorian! ZORIONAK! Kukai: “…eta orain zer?” (argazkia: Maddi Goikoetxea)
Ereintza eta Herri Arte Eskola
Ereintza dantza taldeak eta HAE-ko euskal dantza ikasleek emanaldi bateratua eskaini duten Niessen auditorioan.
Dantza ikasle eta irakasleak Baluarte-n
Iruñako Baluarte -n Akhramkhan konpainiaren ‘Oihaneko liburua’ dantza ikuskizuna ikustera 50 ikasle eta irakaslek osaturiko taldea bertaratu gara. Eskerrik asko Baluarteri sarreren kuadeketa prozesuan bidelagun izateagatik.