Dantza ikasle eta irakasleak Niessen aretoan izan dira Dantzaz konpainiak Led Silhouette-rekin egin duten lanketaren mostra ikusten.
Archive | 2023
Kilometroak 2023
Atzokoan Kilometroak2023-an gure ekarpentxoa egin genuen arte plastiko-ikusizkoetako tailer batekin, eta dultzainari zein trikitilarien kalebuelta banarekin. Giro paregabea inondik ere!
Zelatungo Erromeria
Zelatungo Erromerira autobuskada bat bete eta egun paregabea pasa dugu ikasle, irakasle, guraso eta Ereintza dantza taldeko kideek! Gehienak Ernioko tontorrera ere igo dira!
Baionako Ravel kontserbatorioan balleteko departamenduarekin bilera.
Gaur goizean Baionako Ravel kontserbatorioan balleteko departamenduarekin bilera ospatu dugu ikasturte honetarako ikasle eta irakasleen elkartrukea antolatzeko. Topaketa oparoa izan da eta datozen hilabeteetarako hainbat ekintza egitegiratu ditugu.
Atlantikaldia 2023
Asteburu honetan, Herri Arte Eskolak 2023ko Atlantikaldian 2 emanaldi eskainiko ditu, ostiralean 19:30ean Hernaniko gudarien plazan eta igandean 11:30ean, Errenteriko itsasargi eszenatokian. Anima zaitezte!!!
Ernioko Erromeria – irteera
Ereintza Dantza Taldearekin batera ‘Ernioko Erromeriara’ irteera antolatu dugu hilaren 24rako. DOAN. Izen-ematea eta zehaztasunak hemen: Ereintza Dantza Taldeak eta Herri Arte Eskolak ‘Ernioko Erromerira’ irteera antolatu dugu irailaren 24rako. Autobusa 9etan abiatuko da Niessen geltokitik (Nafarroa etorbidea 61) eta Errenteriara 19:00ak aldera itzuliko da. Doakoa izango da eta herritar orori zabaldua dago. Adin-txikikoek gurasoek […]
23-24 Eskola egutegia
Herri Arte Eskolako klaseak irailaren 8an, ostiralean, hasiko dira.
Herri Arte Eskolako klaseak irailaren 8an, ostiralean, hasiko dira.
Ikasturte bukaerako emanaldiak
Madalenetako krtel lehiaketa
Arte Plastiko Ikusizkoen 8-9 urteko ikasleek taldeka Madalenetako kartel lehiaketara aurkeztu dira eta “Danborra” kartelak Herri Sariaren irabazi du. Zorionak guztioi! Lan bikaina egin duzue.