Archive | 2023

408085923_24308624178784863_4858800576800797062_n

Baionako Kontserbatorioko 2 ballet ikasle-talde eta HAE-ko bi taldek egun osoko topaketa burutu zuten

Larunbatean Baionako Kontserbatorioko Hendaiako egoitzako 2 ballet ikasle-talde eta HAE-ko bi taldek egun osoko topaketa burutu zuten. Goizean gure eskolan irakasleen eskutik klakea, euskal-dantza eta dantza garaikideko saioak jaso zituzten eta ballet saio batekin amaitu zuten Arratsaldean Baionako Kontserbatorioko eta HAE-ko topaketak Dantzagunean jarraitu zuen Dantzaz Konpainiako kideen eskutik lan-saioa burutuz.  

Jarraitu irakurtzen
Zezilia kartela azaroak 22

Zezilia Deuna

Azaroak 22 19:30etan Lekuonan  Musika banda, orkestra eta Atlantikaldia taldea Asteazkenean Santa Zezilia herritarrekin ospatuko dugu hainbat kontzertu eskainiz. Emanaldi nagusia Lekuonan izango 19:30etan eta horretaz gain 4 jubilatu elkarteetan bakarlarien emanldiak ere eskainiko ditugu (Pontika, Galtzaraborda, Gabierrota eta Olibeten). 4-7 urteko Hastapen Artistiko Multidiziplinarra, Antzerkia, Dantza, Hitza eta Arte Plastiko Ikusizko saioak bere horretan […]

Jarraitu irakurtzen
Gugem

IKUSLE ESKOLA – Guggenheim-era irteera, azaroak 25

HAE-ko ‘ikusle eskolatik’ irteera eta bisita gidatua antolatu ditugu Guggenheim-era azaroaren 25 arratsalderako Errenteriatik 18 urtetik gorako herritar ororentzat doan. Gainera aurre-ezagutzak eskuratzeko saio batera bertaratzeko aukera ere egongo da. Astean zehar plana hau bideratuko da: Azaroaren 22an (asteazkena) 19:00 : Guggengeim eta ikusiko diren artisten (Picasso eta Gego) sarrera saioa Herri Arte Eskolan Azaroak 25 (larunbata): Guggenheimerako irteera Errenteriatik autobusez […]

Jarraitu irakurtzen